Altsasuko Gurasoek, udalak eta Labrit Ondareak auzia gogoratzeko webgune bat eta liburu bat landu dituzte. Memoria ariketa horren bidez, duela zortzi urte gertatua etorkizunean bizirik geratzea nahi dute, eta berriro gerta dadin zailtzea.
‘Eta nik... ez dakit’ erakusketa ondu du Oaia Peruarena margolariak; Iruñeko La Fabrica de Gomas galerian izanen da ikusgai maiatzean eta ekainean. «Momentuan gertatzen denari leku eman diot».
Bertze hainbat taldetan ari den jendeak bat egin du, orain arteko ekinaldiak sendotzeko eta berriak egiteko. Elkarteko kideek botako dute auzoko bestetako txupinazoa; gaurtik igandera bitarte ospatuko dituzte.
«Ez dut onartuko nire izena bozgorailu gisa erabiltzea gorroto mezuak zabaltzeko», adierazi du Nafarroako Gobernuko lehendakariak. X sare sozialean hari erantzuteko aukera mugatu du.
Aurreikusten da hilaren 23an eztabaidatuko dela erreforma. Testu hori gehiengo osoz atera beharko da aurrera, eta handik Espainiako Gobernuaren esku geratuko da.
Mahats soberakinak konpentsatzeko, 5,5 milioi euro jasoko dituzte mahastizainek —1.450 hektarea, guztira—. Upategiak, berriz, 4,5 milioi eurorekin lagunduko ditu gobernuak, ardoa merkatutik ken dezaten.