Ainhoa Sarasola 2024ko maiatzaren 19a 05:15 Antzaldatuta itzuli da. Bizirik zela argitaratu zituen lanek ez zuten arreta handirik piztu. Obra askoz zabalagoa utzi zuen, ordea, Franz Kafkak, eta, hil zenetik mendea betetzear den honetan, inor gutxik jartzen du zalantzan XX. mendeko idazle nabarmenetako bat izan zela.
Jon Ander De la Hoz 2024ko maiatzaren 19a 05:15 Final itxuran, kontrako giroan. Europarako sailkatu ondoren, Europa ligan jokatu nahi du Realak. Gaur lortuko du, baldin eta Betisen zelaian irabazten badu.
Iñigo Astiz 2024ko maiatzaren 19a 05:15 Crim: katalan urratuz kantatutako punk-rocka. Laugarren diskoa kaleratu dute Crim katalanek, 'Cançons de mort', eta maiatzaren 31n Altsasun izango dira, Elkar Mugi jaialdian.
Edurne Begiristain 2024ko maiatzaren 19a 05:10 Euskal artistei buruzko beste interpretazio bat. Juan Etxebarria, Gustavo Maeztu, Angel Olarte, Fernando Amarika eta Ignacio Diaz Olanoren hainbat lan ikusgai jarri ditu Arabako Arte Ederren Museoak.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko maiatzaren 19a 05:05 Dena ilun egon arren, Gazan «itxaropen» izpiak daude. Baxir Ankahk Gaza iparraldeko bere etxetik ihes egin behar izan zuen gatazka areagotu eta egun gutxira. Hiru aldiz lekualdatu ostean, gaur egun Deir al-Balako UNRWAren eskola du babesleku.
Enekoitz Telleria Sarriegi Tolosa 2024ko maiatzaren 19a 05:00 «Kirol medikuntzaren egitekoa da ezarritako lerrora gerturatzea, baina gainditu gabe». Erretiroa hartzear da Arratibel: «faltan» sumatuko du irakaskuntza, eta «trantsiziorako» prest dauka kontsulta. Kirol medikuntzaren egitekoez, gainditu ziren lerroez eta susmopean pasatutako uneez mintzo da. Memoria libururik ez du aterako.
Ibai Maruri Bilbao Bilbo 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Indusketak Begoñako basilikan, azpian Vecunia herrixka indigena dagoelakoan. Hilerri baten eta elizaren apalago biren azpian ager daiteke duela 2.000 urteko Bilboko herrixka. Gurtza ez oztopatzeko, tenplua lau eremutan banatu eta faseka egingo dituzte lanak urtebetean.
Intza Trula Azpeitia 2024ko maiatzaren 19a 05:00 «Denok behar izaten dugu laguntza lehenago edo geroago». Azpeitiko Gaztelekuan nerabeentzako eta familientzako orientazio zerbitzua abiarazi dute. Janire Basurto psikologoa arduratzen da programa horretaz.
Urtzi Urkizu 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Giza miseriak I. Munduan milioika herritar Eurovision jaialdia ikusten ari ziren bitartean, Israelgo armadak Gaza bonbardatzen jarraitu zuen: hainbat haur hil zituen. Genozidioak ez du etenik.
Edurne Elizondo Iruñea 2024ko maiatzaren 19a 05:00 «Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta». Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen joan den igandean. Gaitz hori duten anitzek Nafarroako Frida elkartean aurkitu dute behar zuten babesa. Marian Asiain da presidentea.
Jone Arruabarrena 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Suak dena hartzen duenean. Azkenaldian hainbat sute izan dira Gipuzkoako herriguneetan. Bizilagun askok dena galtzen dute horrelako ezbeharretan, eta gogorrak izan ohi dira leheneratze lanak.
Markos Tedin-Uriburu Castro Bilbo 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Etxegabeen arreta hobetzeko sinadurak biltzen hasi dira Bilbon. Bilboko sei elkarteren kalkuluen arabera, hirian gauero ehunka pertsonak egiten dute lo kalean. Baliabide gehiago eskuragarri jartzea exijitu diote udalari.
Isabel Jaurena Leioa 2024ko maiatzaren 19a 05:00 «Beren burua ez-politizatutzat definitzen duten gazteek ere badituzte konpromiso sozialak». Gazteen deskonexio politikoa aztertu du Ane Larrinaga soziologian doktoreak. Politizatuta dauden, eta politizatu gabe dauden gazteetatik harago jende gehiago daudela azaldu du, eta kategoria dikotomikoak «gainditu» behar direla.
Jone Bastida Alzuru 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Fobia, neurriz kanpoko beldurra. Beldurrarekin du zerikusia fobiak, baina Joseba Miranda psikologoaren arabera, baditu beste ezaugarri batzuk ere: irreala, irrazionala, iraunkorra eta neurriz kanpokoa izatea.
Arantza Ariztia Miura eta 40 ikasle gehiago 2024ko maiatzaren 19a 05:00 Esperientziatik, saihets dezagun holokausto bat XXI. mendean.
Ainara Arratibel Gascon ZARAGOZA 2024ko maiatzaren 18a 21:08 Reala ezinean aritu da Bartzelonaren aurka. Kataluniako taldeak ez die aukerarik eman txuri-urdinei Romaredan, eta erabateko nagusitasunez gailendu zaie. Lau gol sartu dizkiete aurreneko 26 minutuetan, eta beste lau gero.
Aitor Biain 2024ko maiatzaren 18a 21:00 Euskara ardatz duten politikak eskatu dizkiote Jaurlaritza berriari. Aldatu Gidoia mugimenduak deitutako protestak ehunka lagun batu ditu Gasteizen. Salatu dute euskarak bigarren mailako tokia duela kultur politiketan.
Mikel Elkoroberezibar Beloki Donostia 2024ko maiatzaren 18a 20:45 Euria eta zale txuri-urdinak, barra-barra. Zaragozan egon ezin izan diren realzaleak Donostiako Saguesen elkartu dira Kopako finala ikusteko. Barra-barra egin du euria, baina gogotsu babestu dituzte jokalariak. Emakumeen kirola goraipatu dute denek: «Eredu dira».
Jon Eskudero 2024ko maiatzaren 18a 20:38 Laso nagusitasunez sailkatu da buruz buruko finalerako. Egunik onena izan ez arren, Baikoko aurrelariak merezita gainditu du Javi Zabala, eta bigarren aldiz ariko da buruz buruko finalean. «Bolada txarra izan dut berriki, eta emozioak jota nago», esan du partida amaieran.
Eñaut Agirrebengoa 2024ko maiatzaren 18a 18:21 Gannak arantza atera du Giroko bigarren erlojupekoan. Pogacar aurretik izan zuen duela astebete, baina gaur 29 segundo atera dizkio. Esloveniarrak bigarren bukatu du, eta sendotu egin du lasterketako lidergoa. Arensman izan da hirugarren, eta Thomas laugarren; Ineos taldeak erakustaldia egin du, beraz.
Maite Asensio Lozano 2024ko maiatzaren 18a 18:09 Ortuzarrek ohartarazi du Europako bozetan «populismoak eta muturreko ultrak» gailendu daitezkeela. Europako Parlamenturako hautagai Oihane Agirregoitia aurkeztu du EAJk Donostian: «Europan Euskadiren ahotsa» izatea du helburu.
Mikel Garcia Martikorena 2024ko maiatzaren 18a 17:05 Eslovakiako lehen ministroa tirokatu zuela aitortu dio erasotzaileak Poliziari. Azken egunetan, gobernuko zein oposizioko politikoek mehatxuak jaso dituzte. Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpainaurrea behin-behinean etetea erabaki dute alderdiek.
Itsaso Jauregi Iruñea 2024ko maiatzaren 18a 17:00 Palestinaren «deskolonizazio osoa» eskatzeko bildu dira Iruñean. Milaka pertsona elkartu dira Palestinarekin Elkartasuna taldeak deitutako manifestaldian. 'Palestina askatu, Israel borrokatu' lelopean, Israel «zuritu» nahi duten «konplize guztien» aurka egin dute.
Iñaki Etxeleku Hazparne 2024ko maiatzaren 18a 17:00 «Agentziak, saltzaile espekulatzaileak eta erosle dirudunak ez dira biktimak, hobendunak baizik». Arberoa Lurra eta Etxebizitza espekulazioaren kontrako taldeak Donoztiriko Larrea eta Aiherrako Etxexuria etxeen salmenta espekulatiboak salatu ditu, baita Hazparneko Puyo etxe agentziak taldea «uzkurtzeko» abiatu saiakerak ere.
Maite Asensio Lozano 2024ko maiatzaren 18a 16:50 Europako bozetan izan ez arren, Euskal Herria «nazioa» dela aldarrikatuko du EH Baik kanpainan. EH Baik berretsi du ez dela aurkeztuko ekainaren 9ko hauteskundeetara, eta boto emaileei galdegin die «Euskal Herria aitortzen duten ezkerreko hautagaitzak» babestea.
Ainara Arratibel Gascon Zaragoza 2024ko maiatzaren 18a 16:16 «Ederra da emakumeen futbola». Zaragozan bildutako 5.000 zale txuri-urdinek giro ederrean igaro dituzte Espainiako Kopako finalaren aurreko orduak. Askok azpimarratu dute halako egunek zer-nolako balioa duten emakumeen futbolarentzat.
Isabel Jaurena Lesaka 2024ko maiatzaren 18a 16:00 Euskararen olatu berriranzko lehen hausnarketa. Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Lesakan, eta hainbat eragile elkartu dira euskarari buruz hausnartzeko. Bertze lau udalerri izanen dira UEMAko kideen artean.
Imanol Magro Eizmendi 2024ko maiatzaren 18a 15:45 «Gure egin dugu Bilboko erdigunea!». Ia laurehun lagunek parte hartu dute Lasterka Askatasunera independentziaren aldeko lasterketa herrikoiaren lehen aldian. Umorea eta aldarrikapena gailendu dira Arriaga plaza inguruan.
Amaia Jimenez Larrea Donostia 2024ko maiatzaren 18a 05:25 «Begien akatsetik» idatzitakoak. Edu Zelaietak 'Presbiziak lagundu omen digu' poesia liburua ondu du. Haren gorputzetik eta egoera pertsonaletik sortutako poemak dira; gordintasuna eta goxotasuna lantzen dituzte, bai eta umorea ere.