Joan den azaroan, Ekuadorren, Daniel Noboak hartu zuen Lasso presidentearen segida, bozen %52 eskuraturik. Gaian sakondu du Urubia podcastaren azken atalak!
Kenyan ehun pertsona baino gehiago hil dira uholdeen ondorioz. El Niño fenomenoak eragindako euriteek eta haize bolada bortitzek Nairobi hegoaldeko txabola auzoetako etxebizitzak suntsitu dituzte. «Arduragabekeriaz» jokatu izana egotzi diete herritarrek agintariei.
Joan den ostegunean, Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri zuen agenda politikoa utziko zuela behin-behinean. Izan ere, Madrilgo auzitegi batek zigor auzibide bat ireki du haren emazte Begoña Garciaren aurka, «ustelkeria eta influentzia trafikoa» egotzita. Gaur argitu du aurrera egingo duela karguan, bestelako neurririk hartu gabe.
EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua izango dute gobernua eratzeko Gipuzkoan, 1.360 botora dago EH Bildu beste eserleku bat lortzeko helburutik, eta oso zaila da atzerriko botoek haustea EAJren eta EH Bilduren arteko berdinketa. 27 eserleku dituzte biek ala biek; PSE-EEk, 12; PPk, 7; eta Sumarrek eta Voxek bana.