2012-12-13
Asteburuko proposamenak
Rock doinuak umeentzako jostailuen truke
Ze Esatek taldeko kide batzuk. / ARP
HENDAIA. Olentzero Rock egingo dute larunbatean merkatuan, 22:00etan. Ze Esatek, The Lookers eta Ekintza taldeak arituko dira taula gainean. Ikusleek ez dute sarrera ordaindu beharko: helburua oparirik izango ez duten haurrentzako jostailuak biltzea denez, jostailu bat eraman beharko dute kontzertua ikustearen truke.






