2012-04-05
Ezarian. Zientzia
Sekula aurkitu den su antzinakoenaren arrastoa
Wonderwerk haitzuloa. / BERRIA
Homo sapiens-en aurrekoek sua erabiltzen zuten orain milioi bat urte. PNAS aldizkariak kaleratu berri duenez, Hegoafrikan inoizko su antzinakoena aurkitu dute, su sortua esan nahi baita; su horren arrastoek Homo erectus-ek sua baliatzen zuelako teoria berretsiko luke. Arrastoak, landare eta hezurren zantzu erreak, Wonderwerk haitzuloan aurkitu dituzte. Hangoak baino arrasto zaharragoak badira, baina adituek ezin dute esan nahita sortutako suak direnik.






