Berria.info

Ostirala, 2014ko apirilak 25 - 07:18

2012-03-30

Mendia. Buzoia

Argitalpenak


el mundo de los pirineos 2012ko martxoa-apirila. 86.a

Pirinioetako ingurune ikusgarrienetako bat du ardatz El mundo de los Pirineos aldizkariaren azken aleak: Gavarnieko zirkua. Gida luze eta zabala jorratu dute Gavarnieko altxorrak ezagutzeko: mendi ibilbideak, ikusi eta bisitatu beharreko lekuak, lotarako eta jateko lekuak... Mendikatean dauden animalia espezie inbaditzaile nahiz mehatxatuen inguruko dosierra ere bildu dute, eta Kataluniako Pirinioetara mendi bizikletarekin joateko proposamen sorta ere bai.

Ikastaroak


Orientazio ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak orientazio ikastaroa antolatu du, apirilaren 17, 18, 20 eta 21erako. Mapa eta iparrorratza erabiltzen irakatsiko dute, besteak beste. Argibideak: 945-28 6800 edo 635-70 22 76.

Deialdiak


Gavarnien eskaladak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak bi irteera antolatu ditu, apirilaren 5etik 9rako. Gavarnieko zirkuaren ekialdean, Irteeretako batean Astazou mendietako Swan korridorea eta Perdido mendiaren iparra igotzeko saioa egingo dute. Beste irteera, berriz, Gavarnieko zirkuaren mendebaldera egingo dute: Taillon iparra, Gabietou mendebaldea, Picos de la Cascada eta Perdido mendiko ekialdeko ertza eskalatzen saiatuko dira. Argibideak: 948-51 32 33.

Tirolgo Alpeak. Mendiak eta Herriak gidari elkarteak mendiko eskiko zeharkaldia antolatu du Tirolgo Alpeetan, apirilaren 7tik 15era. …tztal Alpeak eta Ventetik Mittelbergerako mendiguneak zeharkatuko dituzte. Argibideak: 948-51 32 33.

Argazki lehiaketa. Donostiako Vasco de Campingek Jose Alonso Labra argazki lehiaketa antolatu du. Apirilaren 7a jarri dute lanak aurkezteko azkeneko eguna. Mendia da lehiaketako gaia, eta lehiakide bakoitzak sei argazki digital aurkeztu ditzake. Saritutako argazkiak Errimaia aldizkarian argitaratuko dituzte. Argibideak: 943-27 18 66.

Irteerak


Apirilak 5, 6, 7, 8 eta 9.

Aretxabaleta (Zaraia) Aste Santuko irteera berezia, 4tik 10era. Balmaseda (Balmaseda) Maestrazgo mendilerroa: Penyagolosa, Pico Espadan eta Irtako mendizerra, 5etik 9ra. Basauri (Baskonia) Mallorcako Tramontana mendizerra, 5etik 9ra. Tel: 94-449 57 28. Bilbo (Bilbao M.E.) Galiziara Aste Santuko irteera: Ancares eta Ribeira Sacra. Durango (Alpino Tabira) Beceiteko portuetara irteera, 5etik 9ra. Eibar (Deportiboa) Sobrarbera, 5etik 9ra. Tel: 943-20 19 04. Tolosa (Oargi) Teidera, 5etik 9ra. Tel: 943-67 56 12. Trapagaran (Larrañeta) Aste Santuko irteera: Las Cabras, La Sagra eta Revolcadores. Zarautz (Pagoeta) Aste Santua Gredosera, 5etik 9ra. Tel: 943-13 29 11.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia