Berria.info

Osteguna, 2014ko apirilak 24 - 10:44

2012-03-30

Ignacio Zuloaga margolariaren kultur gunea irekiko dute gaur Zumaian

Museoak berriz ere ateak irekiko ditu, artistaren biloba Rafael Suarez-Zuloagaren zuzendaritzapean

Erredakzioa

Ignacio Zuloaga (1870-1945, Eibar-Madril) margolariaren Zumaiako museoak ateak irekiko ditu berriz ere gaur, Ignacio Zuloaga kultur gunea izenarekin. Eraikina itxita egon da, Zuloagaren senideak oinordekotza banaketarekin ados jartzen ziren bitartean. Azkenik, margolariaren biloba Rafael Suarez-Zuloagak hartu du museoaren zuzendaritza. Margolanekin batera, Zuloagaren estudioa eta tailerra ikusgai izango dira, baita XII. mendeko ermita ere.

Oinordekotzaren banaketaren ondorioz, Zumaiako museoko bildumaren zati bat Segoviako Pedraza gaztelura eraman dute, eta museoaren ondoko Santiago etxea beste senide baten esku gelditu da. Artistaren biloba da margolariaren obrak ikusgai jarriko dituen bakarra, baina orain arte ez du iragarri zeintzuk diren berritutako kultur gunean aurkeztuko diren lanak. Eraikinaren berregituraketa erabateko isilpean zuzendu du Suarez-Zuloagak.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia