Berria.info

Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 20:36

KULTURA;2010-11-28;Antzerkia maite dutenen txaloa jaso du Iņaki Beobidek. Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak saria eman dio, I. Antzerkizale Egunean, Villabonan

Antzerkia maite dutenen txaloa jaso du Iñaki Beobidek

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak saria eman dio, I. Antzerkizale Egunean, Villabonan

Erredakzioa.

Donostia

Kaleko ekitaldietako batzuetan euriak eragozpenak sortu baldin bazituen ere, arrakastaz ospatu zuten atzo Antzerkizale Eguna Villabonan (Gipuzkoa), Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak estreinakoz antolatua. Arratsean Gurea antzokian egindako ekitaldi ofizialean, Ehazek emandako saria jaso zuen Iñaki Beobidek, urteetan euskal antzerkiaren alde -Jarrai taldearekin bereziki- egindako lana eskertzeko.

Festa eguna hasteko, Errebote plazan bildu ziren antzerkizaleak eguerdia baino lehen, eta Porrotx eta Mari Motots pailazoek ospakizunari zegokion pregoia irakurri zuten. Gero, hainbat talderen emanaldien ostean, herri bazkaria egin zuten, eta haurrentzat txokolate jana eta buruhandiak izan ziren. Hainbat antzerki pieza laburren ondotik egin zen Gurea antzokiko ekitaldi ofiziala, eta, hartan, Iñaki Beobidek saria jaso eta gero, Sarean zintzilikatua obra eskaini zuen Edurne Agirrezabalak. Bull disko jartzaileak gidatutako dantzaldiarekin amaitu zen eguna, gaztetxean.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia