Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 11:46

KULTURA;2010-09-16;Euskal Herria Zuzenean jaialdia lekuz alda lezakete berriro ere. Jaialdikoek Heletan gelditu nahi dute, baina iazko diru galerek eta egutegi arazoek dudak sortzen dituzte

Euskal Herria Zuzenean jaialdia lekuz alda lezakete berriro ere

Jaialdikoek Heletan gelditu nahi dute, baina iazko diru galerek eta egutegi arazoek dudak sortzen dituzte

Nora Arbelbide.

Baiona

Bi urte Heletan pasatu, eta baliteke berriz lekuz aldatzea Euskal Herria Zuzenean jaialdia (EHZ). Oraindik deus ez da erabakia, eta jaialdikoek Heletan gelditzeko nahia erakutsia dute. Baina bi arazo daude. Batetik, jaialdia herri erdian izanik, ostatuekin partekatu behar ditu etekinak; orain arte pentze batean zela, sartze guztiak jaialdiarentzat ziren. Eta aurten diru arazoa, arazo handia da, lehen gaua ekaitzagatik deuseztatu behar izan baitzuten. Berez, 200.000 eurokoa litzateke, baina ez da behin betiko emaitza hori. Ehun batek bakarrik galdegin dute lehen gaueko sarreraren sosa itzultzea, adibidez. Asegurua da duda nagusia, ez baitu erabakirik eman.

Bigarren arazoa, egutegiarena da. Uztaileko lehen igandean elizaren Otaba ospatzekoa dute Heletan. Horiek horrela, ondoko egun edo asteetan jakinaraziko du udalak jaialdia bertan antolatzeko baimena ematen duen.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia