Gipuzkoako museoen gida plazaratu dute
Sei liburuxka atera ditu Foru Aldundiak artea, burdina, historia, natura, gastronomia eta itsasoa ardatz hartuta
Erredakzioa.
DonostiaGipuzkoaren luze-zabalean dauden museoen inguruko liburuxka sorta bat argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, herrialde horretako kultur ondarearen berri emateko. Denera, sei liburuxka dira, tamaina txikikoak. Bakoitzean arlo bat jorratu dute: artea, burdina, gastronomia, historia, itsasoa eta natura. Sei liburuxkak kutxa batean bildu dituzte, Gipuzkoa gozatzeko sei modu goiburupean. Liburuxkarik liburuxka, hautaturiko sei arloek Gipuzkoan izaniko garapena azaldu, eta bakoitzari lotuta gaur egun dauden museoen zerrenda egin dute. Museo bakoitzaren jarduna azaltzeaz gain, kokapenaren berri ere eman dute, mapak erantsiz. Hala, burdinari eskainitako liburuxkan ez da Txillida Leku ageri bakarrik. Horren ezagunak ez diren beste azpiegitura batzuk ere badaude, hala nola Oiartzungo Arditurriko meategia, Eibarko Armagintzaren museoa...
Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute gida, baina beste hizkuntza batzuetara itzuli, eta hoteletan eta turismo tokietan zabalduko dituzte eskuorriak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
