Irudia.
DonostiaNAFARROA OINEZEN ARTEA DONOSTIAN
Nafarroa Oinezen aldeko Artea Oinez 10 erakusketa ireki dute Donostiako Boulevard Kutxa aretoan. Atarrabiako Paz Ziganda ikastolak antolatuko du aurten Nafarroa Oinez jaia. Eta, urtero legez, urrian egingo dute. Artea Oinez 10 erakusketan, belaunaldi, diziplina eta estilo askotako artisten lanak bildu dituzte; 52 margolan, hamalau eskultura, zazpi argazki eta hiru grabatu eta hiru collage. Nestor Basterretxea, Jose Luis Zumeta, Dora Salazar eta Pedro Txillidaren lanak daude. Baita Iruñeko Eskola osatu zuten artista batzuenak ere: Pello Azketa, Xabier Morras, Pedro Oses, Joaquin Resano, Marino Royo eta Pedro Salaberrirenak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
