Lurmenen helegitea betiko bota dute atzera
Veleiako aztarnategiaren ustiaketa baimena kendu zion Arabako Diputazioak Eliseo Gilen enpresari 2008an
Erredakzioa.
GasteizArabako Lurralde Auzitegiko 2. aretoak behin betiko atzera bota du Lurmen enpresak Diputazioaren aurka jarria zuen errekurtsoa. Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategia ustiatzeko baimena kendu zion enpresa horri 2008an. Eliseo Gil arkeologoa zen enpresa horretako zuzendaria. Aztarnategian egindako hainbat aurkikuntza faltsuak zirela zioten hainbat adituk txosten batzuetan, eta txosten horiek baliatu zituen Diputazioa baimena kentzeko. Iragan martxoaren 17an Gasteizko Auzitegiko epaile batek Diputazioaren erabakia berretsi zuen. Haren kontrako helegitea jarri zuen Lurmenek, baina lurraldeko auzitegiak ez du onartu, eta ezingo dute helegite gehiago aurkeztu.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
