Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 07:44

KULTURA;2010-03-25;Gaztemaniak!-en aurrekontuak %25eko murrizketa izango du. Hamahiru kontzertu antolatuko dituzte, Donostian, Arrasaten, Hondarribian, Oņatin eta Zarautzen

Gaztemaniak!-en aurrekontuak %25eko murrizketa izango du

Hamahiru kontzertu antolatuko dituzte, Donostian, Arrasaten, Hondarribian, Oñatin eta Zarautzen

Erredakzioa.

Donostia

Gizartearen presioak Gaztemaniak! egitarauaren desagertzea eragotzi ostean, Gipuzkoako Diputazioak kontzertuak antolatzeko bideratutako aurrekontuak zenbateko murrizketa izango zuen jakitea falta zen. Atzo argitu zuen zalantza: 90.000 euroko aurrekontua izango du -iaz baino %25 txikiagoa- eta diru horrekin hamahiru kontzertu antolatuko dituzte. Talde «minoritarioak, ausartak eta ezberdinak» ekartzeko ildoari eutsiko diote, eta emanaldi guztietan bertako talde batek joko du. Azken urteetan bezala, Donostia, Arrasate, Hondarribia, Oñati eta Zarauzko udalek kolaboratuko dute Diputazioarekin kontzertuen finantzaketan eta antolakuntzan.

«Okerrak zuzentzen dakienak asko daki» adierazi zuen Maite Etxaniz Gizarte Politikako diputatuak atzo. Aitortu zuen Gaztemaniak!-en alde sortutako mugimenduaren «indarrak» harridura eragin ziola, baina egitaraua «sustraituta» dagoela ikusteak pozten duela gaineratu zuen.

Ekaina bitartean zazpi kontzertu egingo dira, lehenengoa bihar bertan, Hondarribian, The Hidden Cameras taldearekin. Horrez gain, bi masterclass egingo dira. Horietako bat musika interpretatze eta konposatzeari buruzkoa izango da eta rock musikari eta ekoizle batek eskainiko du. Bestea, musika kritikari eta sare sozialetan aditu batek emango du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia