Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 07:35

KULTURA;2010-03-12;Irudia. Bilbo. INAUGURATU DUTE CAMPOS ANTZOKIA

Irudia.

Bilbo

INAUGURATU DUTE CAMPOS ANTZOKIA

Hogei urtez itxita egon ostean, zabalik da berriz ere Bilboko Campos antzokia. Atzo arratsean inauguratu zuten, Iñaki Azkuna alkatea ekitaldiko buru zela. Eta Kukai taldeak [Sok]2 obra berriaren ordu erdiko aurrerapena eskaini zuen ondoren. Bilboko Udalarena izanagatik, SGAEk ustiatuko du hurrengo 30 urteotan Campos antzokia. Eraikina zaharberritzeko lanak ere erakunde bien artean finantzatu dituzte. Bost urtez iraun dute konponketek, eta zazpi solairu ditu orain eraikinak, lehen baino bi gehiago. Hurrengo astean, hilaren 16an eta 17an, Leioako Kantika Koralak Kantika Sakra disko berria aurkeztuko du antzokian.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia