Maratila
Xabier Etxaniz Rojo
200 kilo gertuago
Nire lagunen artean askotariko iritziak piztu ditu David de Jorge sukaldariak: nire bihotzeko liburuzainak, esaterako, zikin samarra dela esan zidan lehengoan, eta aukeran, nahiago lukeela Davidek hizkera apur bat zainduko balu. Nire mesanotxeko tabernariak, ordea, pozarren daude, ez bakarrik ordu txikitan jateko moduko mokadu frankoren berri emateagatik, baita euren lanabesari -edari alkoholdunei, alegia- tarte zabal askoa eskaintzeagatik ere. Eta nire lagun Felixek, sukaldari kaskarra izanik, gustura ikusten duela aitortu zidan atzo.
Eta nik... nola azalduko nizueke... nik handitan Robin Food izan nahi nuke.
Bai, ene lagunok, Robin Food nire heroi partikular berria da eta hemendik aurrera bere zerbitzari leiala izango naiz. Ez dakit jatetxerik duen ala ez, ezta inoiz Michelin izarrik oparituko ote dioten ere. Dakidana da telebista publiko batean tipula-zopa eder bat politikoei eta bankariei eskaini beharrean putei, lapurrei eta gaizkileei eskaintzeko gai den sukaldariak nire errespetua merezi duela, bai horixe!
David de Jorgek tontakeriarik gabeko sukaldaritza aldarrikatzen du, eta su artifizialik gabe, starlux pastillei egiten die gorazarre ia saio guztietan. Robin Food-ek sukaldaritza aberatsari lapurtu egiten dio sukaldari pobreoi jaten emateko. Eta nire ustez, askoz ere gertuago dago herriarengandik -eta ondorioz, sukaldeetako errealitatetik- beste sukaldari asko baino.
Gutxienez, 200 kilo gertuago.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
