Mauken bila postuetan
Besteak beste, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte 'stock' azokak asteburuan
Erredakzioa.
DonostiaProduktuak ahalik eta preziorik onenean eskainiko dituzte Gipuzkoako hainbat saltegik asteburuan Donostiako Kursaalean egingo duten stock azokan.
Ordulariak, haurrentzako moda, oinetakoak, kiroletako jantziak, txapelak, etxerako oihalak, dekoraziorako objektuak eta beste hainbat produktu izango dira aukeran. Gipuzkoako hainbat herritako saltzaileak elkartuko dira: Azpeitikoak, Hernanikoak, Bergarakoak, Pasaiakoak...
Ostiraletik igandera bitartean egongo da zabalik. 10:00etatik 21:00ak arte jarraian, ostiraletik igandera bitartean. Eta 10:00etatik 14:00etara astelehenean. Azokara sartu nahi dutenek bi euro ordaindu beharko dituzte.
Europa gizarte etxeak hartuko du, urtero legez, Gasteizko beherapenen azoka. Gaur hasi eta larunbatera arte, askotariko arropa eta produktuak aurkituko ditu bisitariak Gasteiz On merkatarien elkarteak antolatutako ekimenean. Kiroletako arropa, zapatak, lurrinak eta etxerako tresnak izango dira 40 bat saltokiren erakusmahaien artean banatuta.
Gipuzkoan, Zumaian, Urretxun eta Zumarragan ere asteburuan egingo dituzte stock azokak, eta Nafarroan, Tafallan izango dute maukarik onena bilatzeko aukera.
Urretxun eta Zumarragan, bi herrietako hainbat dendak antolatu dute, eta produktu eskaintza zabala jarriko dute erosleen eskura, preziorik onenean. Ederrena pilotalekuan izango da, larunbatean eta igandean, goiz eta arratsaldez. Zumaian joan den asteburuan bertan behera geratu zen azoka haizearengatik, eta asteburu honetan egingo dute. Kantauri plazan izango da, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Guztira, 18 merkatarik jarriko dute salmahaia.
Orain arte saldu ez diren salgaiak jarriko dituzte baita ere salgai asteburu honetan Tafallan (Nafarroa) herriko 25 dendak.
Eskolapioen frontoian jarriko dituzte postuak. Arropa kirol salgaiak, ehiza eta arrantzarako produktuak, altzariak, erlojuak eta bestelakoak izango dituzte bertaratzen direnek eskura. 11:30etik 20:00etara izango da zabalik pilotalekua larunbatean, eta 10:30etik 19:00etara igandean.
'STOCK' AZOKAK
Non. Donostian, Gasteizen, Zumaian, Tafallan, Zumarragan...
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
