SOS-Veleia herri plataformak zuzendaritza plana bertan behera uzteko eskatu du
1.800 herritar biltzen dituen taldeak «tentuz jokatzeko eta hausnartzeko» eskatu dio Diputazioari
Erredakzioa.
Gasteiz1.800 herritar baino gehiago batu ditu SOS-Iruña-Veleia plataformak iazko urritik, sortu zenetik alegia, eta aztarnategiaren inguruan azken asteetan izan diren berriek haien kezka areagotu dute. Arabako Foru Aldundiari «hausnartzeko eta tentuz jokatzeko» eskatu diote, «presaka eta gardentasunik gabe» ari dela leporatuta.
Hil hasieran izandako bi «irregulartasun» salatu ditu, alde batetik, herri plataformak: EHUk eta Arabako Diputazioak sinaturiko lan hitzarmena batetik; plataformaren arabera, aztarnategiaren zuzendaritza plan berri bat egin aurretik piezen antzinatasuna edo modernotasuna zehaztu beharko litzateke. Plan hori Julio Nuñezek koordinatzea «iraingarritzat» jo dute, auzian «alde interesatua» delako, «epaile eta onuradun», plataformak zabaldu duen komunikatuan dioenez. Plan berriak funts gutxi eta «propagandatik asko» duela salatu du 1.800 lagunek babesten duten taldeak. Horregatik, aztarnategian plan berria ezarri aurretik «grafitoak benetakoak edo faltsuak diren argitzeko behar diren analisi guztiak» egiteko eskatzen dute.
Hitzarmen hori aurkeztu zuten garaian Iruña Okako aztarnategian Diputazioaren aginduz altxatu zuten hesia ere kezkagarritzat jo du plataformak: «Potentzial arkeologiko handiko eremu batean» segurtasun estratigrafikoa aztora litekeela salatu du. Lorena Lopez de la Calle Kultura diputatuak hesi berriari buruzko azalpenik eman ez izana gaitzetsi du, halaber, plataformak.
Bestetik, «ustezko faltsutasuna eta grafitoen egiletza frogatuko lituzkeen txosten grafologikoak» prentsara «filtratu» izana ere gaitzetsi du herritar taldeak, «oraindik salaketa jaso duen aldeak txosten horren edukia ezagutzen ez duelako».
SOS-Iruña-Veleiak nabarmendu du aztarnategiaren arduradunaren, hau da, Eliseo Gilen Lurmen enpresaren aurka aurkeztutako hiru kereiletatik bi artxibatu egin dituela epaileak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
