Ipuin Erotikoen Lehiaketa antolatu du Euskarabilak
LITERATURA. Basauriko (Bizkaia) Euskarabila elkarteak antolaturiko Ipuin Erotikoen XV. Lehiaketak 1.250 euro banatuko ditu irabazleen artean. Lanak apirilaren 23a baino lehen bidali behar dira elkartera, eta Rafa Ugaldek, Uxue Alberdik eta Harkaitz Zubirik osatutako epaimahaiak erabakiko du sariak nori eman. Saritutako ipuinak argitaratzeko eskubidea izango dute Euskarabilak eta Txalaparta argitaletxeak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
