Artiumek %9 txikiagoa izango du aurrekontua, erakundeen diru murrizketagatik
Sei erakusketa paratuko dituzte datorren urtean, gehienak bakarkakoak; urriaren 1ean batera zabalduko dituzte hiru
Erredakzioa.
GasteizGasteizko Artium museoak aurrekontua %9 murritzagoa izango du datorren urtean. Krisi ekonomikoaren eraginez, erakundeek diru laguntzen %11 gutxiago emango diote museoari, eta arduradunek espero dute beste finantzabide batzuen bitartez lortuko dutela diru sarrera gehiago, jaitsiera %9 ingurukoa izan dadin. Bost milioi euroko aurrekontua izango du Artium museoak 2010ean.
Guztira sei erakusketa iragarri dituzte datorren urterako, banakakoak gehienak. Urtarrilaren 29an, Miguel Angel Gaueca bilbotarrak Deals, Shapes and Void lana paratuko du; martxoaren 27an, Juan Hidalgo espainiarrak 1997tik egindako lanak aurkeztuko ditu; eta maiatzaren 14an, Txuspo Poyo nafarrak U.N.iversal lana jarriko du. Urriaren 1ean, hiru erakusketa irekiko dituzte: Jaime Davidovichena, Aitor Lajarinena eta Artium bildumakoa.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
