Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 07:04

KULTURA;2009-11-24;Gilek ukatu egin du Veleiako grafitoen faltsutzearen egilea dela. Zenbait informazioren arabera, grafitoetako marrazkiek eta Gilek eraiki zuen erreplika batekoek egile bera dute

Gilek ukatu egin du Veleiako grafitoen faltsutzearen egilea dela

Zenbait informazioren arabera, grafitoetako marrazkiek eta Gilek eraiki zuen erreplika batekoek egile bera dute

Erredakzioa.

Donostia

Eliseo Gilek ukatu egin du Iruña-Veleiako indusketetan aurkituriko grafitoetako marrazki eta idazkien faltsutzearen egilea dela. El Correo egunkariak iragan larunbatean kaleratu zuenez, egun Gasteizko instrukzio epaitegiaren esku dagoen aztarnen azterketa grafologiakoaren arabera, grafitoetako marrazkiak eta indusketaren zuzendariak bisitetan erakusteko 2004an eraiki zuen erromatarren garaiko komun baten erreplikako marrazkiak «esku berak» eginikoak dira.

Gasteizko Aldundiak Lurmen enpresari indusketekin jarraitzeko baimena kendu zionean, Kultura Saileko teknikariek Eliseo Gilek indusketetako bisita gidatuetan erakusten zuen komun baten erreplika aurkitu zuten, hainbat idazki eta marrazkirekin, eta horien azterketa grafologikoa agindu zuten. Ondorioetan agertzen denez, bi marrazki sorten artean «paralelismo harrigarria dago, gehiegizkoa zoriaren fruitu izateko». Indusketen zuzendariak epailearen aurrean onartu zuen bera zela komuneko erreplikako marrazkien egilea.

Gilek, akusazioa ukatzearekin bat, aurkikuntza guztiak «benetakoak» direla berretsi du beste behin, eta jasaten ari den «lintxamendu mediatikoa» eta «epaiketa publiko paraleloa» salatu ditu.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia