Lehen itzuliko azken saioan mailak, puntuek eta giroak gora egin dute
Beñat Zamalloa.
HendaiaSaioa hasterako, batzuen eta besteen zaleekin gori zegoen giroa, baita bestelako bertsozaleekin ere. Hendaiako Beltzenia kiroldegiak itxura betea hartu zuen igandean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko azken saiorako.
Bertsoen mailak giroaren neurrira egin zuen gora, eta goian mantendu zen saioan. Amets Arzallusek eskuratu zuen puntu gehien, saio dotorea josita. Lehen sailkatuaren puntuaketek nola egin zuten gora gainontzeko bertsolarienek ere, eta, hala, Arzallusekin batera oholtzara igo ziren sei bertsolariak bigarren itzulirako sailkatu ziren. Jon Maia, Julio Soto, Aitor Sarriegi, Jone Uria eta Onintza Enbeita Gasteizen, Iruñean eta Donostian jokatuko diren azken finalaurrekoetan ariko dira. Ale politak ez ezik, bertsoaldi osoak ere entzun ziren.
Sei bertsolarik txapelketa utzi behar izan zuten. Fredi Paia, Xabi Paya, Etxahun Lekue, Ainhoa Agirreazaldegi, Iker Zubeldia eta Maddalen Arzallus bigarren itzulitik kanpo geratu dira.
Sailkapena
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
