Berria.info

Asteartea, 2010ko otsailak 9 -

2009-08-15

Hilberria

Les Paul

Gitarraren lehen heroia

Paul McCartney, The Edge (U2), Jimmy Page (Led Zeppelin), Slash (Guns & Roses), Pete Townshend (The Who), eta gurean Juan Carlos Perez (Itoiz) izan dira Les Paul-ek sortutako gitarra erabili duten musikari ezagun ugarietako batzuk. 1952an salgai jarritako gitarrarekin Fender izenekoari lehia egin eta rock-and-rollari bere soinu propioa eman zion Les Paulek. Joe Satrianik haren heriotzaren berri izan orduko esan duenez, «gitarraren lehen heroia» izan zen Lester Williams Polsfuss, hala baitzuen benetako izena. Les Paul herenegun hil zen, New Yorken, pneumoniak jota. 94 urte zituen. Gitarra asmatzeaz gain, arrakasta handiko musikaria ere izan zen. Mary Ford emaztearekin urrezko 36 disko grabatu zituen, eta 11 aldiz heldu zen arrakasta zerrenden lehen postura.

JON ESKISABEL

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia