Fiskalak Eliseo Gilen aurka jarritako kereila artxibatzea eskatu du
A.B.
IruñeaIruña-Veleiako aztarnategiko arduradunen aurka zabalik dagoen auzietako bat, Euskotren enpresa publikoak jarritako kereila, laster itxi liteke, fiskalak, auzia zabaldu aurretiko eginbideetan, salaketa artxibatzea eskatu baitu. Ministerioaren ordezkariaren ustez, bi enpresen artean sinatutako hitzarmenean ez da iruzurrik izan.
Euskotrenek eta Lurmen S.L. enpresak indusketa lanak hainbat urtez diruz laguntzeko hitzarmena sinatu zuten 2001ean, baina ezohiko idazkunak azaldu ondoren, Euskotrenek laguntza kentzea erabaki zuen. Arabako Foru Aldundiak eratutako adituen batzordeak idazkunak faltsuak zirela ebatzi ondoren, berriz, Eliseo Gilen enpresaren aurka iruzurragatik salaketa jartzea erabaki zuen Euskotrenek.
Orain arte egindako eginbideetan, epaileak bi aldeen frogak eta iritziak jaso eta entzun ditu. Fiskalak auzia ixteko eskaera egin ondoren, epailearena da, hain zuzen ere, azken hitza. Fiskalaren iritziarekin bat eginez gero, ez litzateke epaiketarik egingo. Veleiako arduradun ohien aurkako beste bi salaketa daude jarrita.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
