Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 21:40

kultura;2009-05-29;Irudia. Gasteiz. GRAMATIKA ZAHARRENA, EGOITZA BERRIAN

Irudia.

Gasteiz

GRAMATIKA ZAHARRENA, EGOITZA BERRIAN

Antxo Jakituna Fundazioak eraikin berria du atzodanik. Gasteizko hirigunetik, Senda etorbidetik, Betoñura aldatu dute egoitza, Karmeldarren komentuaren ondora. Atzo iluntzean egin zuten egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia, eta ikusgai dago nahi duenarentzat. Egoitza berriaz gain, Antxo Jakituna Fundazioak Pierre Urteren gramatika jarri du ikusgai. 1715eko obra hau euskarazko gramatikarik zaharrena da, eta orain arte Shirburneko gazteluan (Oxfordshire, Ingalaterra) egon da gordeta, Macclesfieldeko kondeena baitzen. Duela gutxi Sotheby's etxearen enkante batean Vital Kutxak erosi zituen Urteren gramatikaren sei liburukiak.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia