Nafarroaren egunaren aldi
Baigorri.
Nafar oro elkartzeko aukera berretsiko du igandean 30 urteak bete dituen Basaizeak
Nora Arbelbide.
BaionaLehen Nafarroaren Eguna 1978an ospatu zuten Baigorrin (Baxenabarre). Horren harira sortu ziren Basaizea elkartea eta lehen kultur astea. 30 urte, aurten. Orduz geroztik, astea hilabetera luzatu da. Azken egunak, Nafarroaren Eguna izaten segitzen du, ordea. Igande honetan ospatuko dena Baigorri herria bereganatuz. Nafarroa osotik etortzeko ohitura duen jendetza berriz elkartzeko esperantzan daude antolatzaileak.
Egitarauaren aldetik, ohiko ekitaldi nagusiak finkatu dituzte. Goiza kabalkadaren desfilearekin hasiko da. Baigorri, Burlata Amikuze eta beste leku anitzetako ziganteak, Murtxanteko dantza taldea, Arrola baita Berako inauterikoak, joaldunak, Nafarroako gaita jotzaileak, Uztaritzeko txaranga, Ezpela txaranga, baita trikitilariak, haurrak dira desfilean parte hartuko duten batzu. Eguerdirako, Elizako plazan bukatuko dute denek. Lagun, zenbait bertsolari. Bixente Hirigarai, Julen Zelaieta, Jon Barberena, Mizel Mateo, Mattin eta Bixente Luku, Etxabe, Mixel Xalbador, Erik Etxart eta Jean Louis Laka.
Basaizeak hitza hartu eta Karmeleren usaiako irrintziaren ordutik, dantzak eta mutxikoak ematen ahalko dira, eta tartean, nola ez, betiko larrain-dantza.
Bazkaltzeko, Ortzaize eta Garaziko ikastolakoek bazkaria prestatuko dute. Xalbador eta Ihidoi, Erramun Martikorena, Fermin Valencia, Kuxkuxtu eta Ezpela txarangak animaturik.
Herriko plazan iraganen den arratsaldeko ikusgarriarentzat, dantza ikusgarria, 17:00etan, Otxagabia, Leitza eta Lizarrako dantzariek emanen dute.
Haurrentzako txoko berezia antolatuko dute egun osoan puzgarriekin eta herri kirolekin.
Kontzertuak Xokoa karpan iraganen dira.16:00etan hasiko dira Kantuz taldearekin. Ondotik, Zezenaren taldea, Esne beltza, Sagarroi eta bukatzeko Kiki Bordatxo izango da.
Gaita jotzaileak eta orkestra
Nafarroaren Egunaren bezperako Elizako ikuskariarentzat, gaita jotzaileak, Et Incarnatus ganbara orkestra eta Eltzegor taldekoak elkartuko ditu. 30 bat musikari eta kantari taula gainean, ohiko euskal kantu eta musikak, Betikodoinuen haritik sorkuntza estreinatuko dute.
HITZORDUAK
'Betiko doinuen haritik...' Etzi Baigorriko elizan 21:00etan.
Nafarroaren Eguna. Igandean egun osoan. 12:00etan elizako plazan, arratsaldean herriko plazan.
Non. Baigorrin (Baxenabarre).
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
