Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 21:05

TARTEA;2009-02-11;ZIBERGELA. Interneteko erabilera segurua sustatzeko ekimena. Interneteko mehatxuen berri eman nahi dute Gaiak eta PantallasAmigasek proiektuaren bitartez

Interneteko erabilera segurua sustatzeko ekimena

Interneteko mehatxuen berri eman nahi dute Gaiak eta PantallasAmigasek proiektuaren bitartez

Erredakzioa

Donostia

Interneten erabilera segurua sustatzeko PantallasAmigas eta Gaiak-ek SegurSarean ekimena martxan jarri dute, atzo ospatu zen Internet Seguruaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.

Ekimenaren bitartez, Interneten aurki daitezkeen mehatxu teknikoen berri eman nahi dute, batez ere haur eta gazteak ohartarazi nahi dituzte Interneten erabilera seguruaren garrantziaz.

Ekimenaren berri izateko webgune bat sortu dute: www.segursarean.net. Edukien artean, besteak beste, Tribirual jokoa aurki daiteke. Trivial jokoan oinarrituta dago. Interneten dauden mehatxuei (malware, grooming eta ziber buyllinga) buruzko ezagutza zabaldu nahi dute jolasaren bitartez, baita hartu beharreko babes neurriak ere; adin guztikoentzako jolasa bada ere, batez ere nerabeentzako da.

Euskaraz eta gaztelaniaz prestatu dute jolasa, eta erakargarria egiteko ikastea errazten duten animazioak dauzka. Bost gaietan egituratuta dago: birusak, harrak /troiakoak, spywareak, grooming eta ziberbullyinga. Atal bakoitzean honako hauek lantzen dira: zer diren, zer jokaera duten, zeintzuk diren oro har edo kasu zehatz bakoitzean hartu beharreko babes neurriak, eragin ditzaketen kalte nagusiak eta abar.

Heziketaren beharra

Jorge Flores PantallasAmigaseko zuzendariaren hitzetan, «SegurSarean proiektua ordenagailuen eta adingabeen segurtasunaren artean lotura garbia dagoelako sortu zen».

Seme-alabek euren datu pertsonalak edo gurasoenak edozein webgune edo txatean ematean egon daitezkeen arriskuak gogorarazi dituzte ekimenaren bultzatzaileek. Horrekin batera, arrisku guztien kontrako babes neurriak daudela esan dute. Lehendabiziko neurria, eta garrantzitsuena, seme-alabak gai horren inguruan ongi heztea dela gaineratu dute.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia