Sei urteren ondoren agertokietara itzuliko da Ekon udaberrian
Bilboko Kafe Antzokian emango du lehendabiziko kontzertua, maiatzaren 14an
Miren Korta
BilboEmanaldi gutxi, baina ikusgarriak. Ekon agertokietara bueltatuko da udaberrian, sei urte bananduta eman ostean: «Askotan egin dugu topo Ekonen abentura gurekin bizi eta hura gogorarazi diguten lagun ugarirekin. Gure abesti eta kontzertuek beraientzako uste izan zutena ikusteak emozioz bete gaitu, eta bizitakoa errepikatzeko nahia piztu du gugan», azaldu dute taldekideek. Lehenbiziko hitzordua Bilboko Kafe Antzokian ezarri dute, maiatzaren 14an, hain zuzen. Itzulia urte bukaera arte luzatzeko asmoa erakutsi du taldeak, eta hurrengo asteotan jakinaraziko dituzte gainontzeko kontzertuen datak.
Ekonen ibilbidea 1994an hasi zen Arrasaten, eta herri berean utzi zioten elkarrekin jotzeari 2003an, Gaztetxean egindako zuzenekoan. Orain, berriz, taldekideek sekretupean gorde nahi dituzte prestatzen ari diren emanaldi berrien nondik norakoak. Xehetasunei jaramon egitea taldearen bereizgarri nagusietako bat da, haien zuzenekoen muntaketa ikusgarriek jarraitzaile mordoa erakartzeko balio izan baitzuten. Hala ere, itzulera berriak ez ditu taldekideen banakako proiektuak baldintzatuko. «Normaltasun osoz ekingo diegu esku artean ditugun egitasmoei».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
