Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 20:51

TARTEA;2009-01-07;ZIBERGELA. BLOGA. Etxeko zerbitzaria, bai ala ez? KLIK BIKOITZA

Bloga

Klik bikoitza

Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?

Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea pentsatu dut, baina zerbitzari bat behar dut? Zertarako?



Erabilera

Erabiltzekotan, fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoei eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatzeaz eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunetik fitxategia hartzeko...

Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU/Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat jartzea ari naiz pentsatzen.



Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du behintzat.



Laguntza

Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta.



Baina zalantza batzuk ditut:

Zein arazo dauka etxean zerbitzari bat jartzeak?

Erraz egin daiteke ezagutza handirik gabe?



Erantzuna

Nork: ugartemendia.

TB-www.ugartemendia.com



Iepa, nire blogaren hasierako post-ean hiru urratsetan azaldu nuen nik nola egin nuen. Ikus www.ugartemendia.com. Web zerbitzari batez aritu nintzen, baina ftp zerbitzariarentzat ere egokia da, aldaketa txikiak eginez.

Ez zaizu batere zaila izango eta elektrizitate kontsumoari dagokionez, CPUren potentzia ikusi eta gugleatu, ziur asko aurkituko duzu erantzuna.

Ondo pasa.



TB-TB-->@Imanol Sorianok Klik bikoitza blogean urriaren 21ean argitaratutako artikulua, eta ondorengo erantzuna, Goiena.org blog komunitatean. Testu honek jatorrikoaren lizentziak gorde eta mantentzen ditu.

http://www.goiena.net/

blogak/klikbikoitza

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia