Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 06:25

KULTURA;2008-12-04;Diputazioak salaketa jarriko du Eliseo Gilen enpresaren aurka, bihar

Diputazioak salaketa jarriko du Eliseo Gilen enpresaren aurka, bihar

Erredakzioa

Gasteiz

Arabako Diputazioak salaketa jarriko du bihar Gasteizko Fiskaltzan Eliseo Gil arkeologoaren Lurmen enpresaren aurka. Azaroaren 19ra arte enpresa horrek Veleiako aztarnategi erromatarra kudeatu zuen, harik eta Diputazioak baimena kendu zion arte, ustez iruzurra egiteagatik. Lorena Lopez de la Calle Kultura diputatuak hainbat agiri eta materialekin lagundu du salaketa, bere garaian «historiko» gisa plazaratu ziren aurkikuntzak faltsuak direla babesteko. «Salaketa honen bidez, auzitegiek gertatutako guztia argitu dezaten esperantza daukat», esan du Lopez de la Callek.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia