Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 20:43

TARTEA;2008-11-26;ZIBERGELA. BLOGA. Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I). UBUNTU BASQUE EXPERIENCE

Bloga

Ubuntu Basque Experience

Ubuntu 8.10 lehen inpresioak (I)

Azkenean aurkitu dut astia Ubuntu 8.10 instalatu eta gero nire lehen inpresioak idazteko!

Eguneraketa bi egin ditut; bata etxeko ordenagailuan eta bestea laneko eramangarrian. Bietan esperientzia desberdinak izan ditut.

Etxeko ordenagailuan eguneraketa normal bat egin dut, aurreko sarrera batean azaldu nuen moduan. Oso ondo joan da dena. Primeran. Arazo barik. Dena den, ukitu batzuk eman behar izan ditut, eta hau da nire lehen inpresioa.



Defektuzko gaia eta koloreak eta askoz ere garbiagoak ikusten dira orain. Egia esan, 8.04 bertsioko mahaigaineko lertxuna ez zitzaidan batere gustatu. ;-)

Letra tipoetan ere zerbait aldatu egin da, eta orain eleganteago ikusten da. Edo nire irudipena da, behintzat.

Aurretik instalatuak nituen aplikazio guztiak martxan ditut. Dena den, batzuek Aplikazioak menuan lekua aldatu dute. Ez dago arazorik.

Horietariko bat Virtualbox izan da (birtualizazio sistema), eta hasieran ez zebilen. Haien webgunean begiratu nuen, eta lizentzien aukerak aldatu egin dituztela ikusi nuen; agian horregatik izango zen. Bertsio zaharra desinstalatu, berria instalatu eta dena martxan.

Gehien gustatu zaidan berrikuntza sarea konfiguratzeko erreminta berria izan da. Oso ondo dago, eta aukera ugari ematen ditu. Gainera, erraz konfiguratzeko modukoak. Dena den, laneko sistemetara konektatzeko VPN bat erabiltzen dugu. Lehen oso ondo zebilen, baina orain zerbait ukitu dut konfigurazioan, eta ez dabil. Hori begiratzeko geratzen da. Komentatuko dut.

Pena izan da OpenOffice 3.0 ez sartzea eguneraketa horretan.

Administrazio menuan aukera berri bat agertzen da orain: «Create a USB startup disk». Ez dut probatu, baina interesgarria iruditzen zait.

Zuek eguneratu duzue zuen sistema? Zer moduz?

@Josu Orberen Ubuntu Basque Experience blogetik jasoa:

TB-http://ube.nireblog.com/

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia