Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 20:37

KULTURA;2008-11-23;David Maezturen dokumentalak lortu du Lekeitioko zilarrezko antzara. Euskal Zine eta Bideo Bileran, argumentuzko eta sormenezko arloetan, hutsik geratu da lehen postua

David Maezturen dokumentalak lortu du Lekeitioko zilarrezko antzara

Euskal Zine eta Bideo Bileran, argumentuzko eta sormenezko arloetan, hutsik geratu da lehen postua

Erredakzioa

David Maezturen Psicoblog: Ur sakonetako bakardadea-k irabazi du Lekeitiko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilerako dokumental eta erreportaje arloko sari nagusia. Horri esker, 1.500 euro eta zilarrezko antzara eman diote. Behin sariak banatuta, amaitutzat eman dute zinema jaialdia.

Arlo horretan bertan Mikel Mendizabalak lortu du bigarren postua, Erraietan lanarekin. Hori profesionalen artean izan da, baina amateurretan Juan Bidegain gailendu da, Nun-ekin, eta bigarren Juan Miguel Gutierrez geratu da Astoaren bluesa-rekin.

Argumentuzkoen eta sormenezkoen arloetan, lehenengo postua hutsik uztea erabaki du epaimahaiak. Bigarren postua Asier Urbietaren eta Andoni de Carlosen Pin, pan, pun-ek irabazi du, argumentuzkoetan. Arlo horretan amateurretan Mikel Alvarezen Xabiertxo-ri eman diote lehenengo postua, eta Iñigo Garcia eta Jose Luis Barredoren Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak lanari bigarrena.

Sormenezkoetan, aldiz, David Zabalaren Express Bahiketa-k lortu du bigarren postua profesionaletan, eta amateurretan Idoia Soloresen Itzalitako telebista-k. Josu Bilbaok, berriz, Itxurbaltxa lanarekin amateurretako sari nagusia lortu du.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia