Jaurlaritzak 700.000 euro emango ditu Kepa Junkeraren asmo baterako
Erredakzioa
GasteizEusko Jaurlaritzako Kultura eta Etxebizitza Sailek 702.000 eurorekin lagunduko dute Kepa Junkera musikariak euskal musika berritu eta Euskal Herritik kanpo zabaltzeko asmoz abian jarri duen egitasmoa. Zehatz-mehatz, 472.000 euro emango ditu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak; eta 232.000 euro Kultura Sailak. Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, musikariak kulturen arteko harremanak eta euskal musika hedatzea eta berritzea sustatuko ditu datozen hiru urteetan berak bultzatutako hiru diskoren bitartez. Berriki plazaratu duen Etxea diskoa da egitasmo horren lehen diskoa. Halaber, nazioarteko bira egingo du Junkerak. Atzo onartu zuen erabakia Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
