Euskal plataforma eszenikoak lau ikuskizun eskainiko ditu Mexikon
Euskal editoreak Guadalajarako Liburu Azokan izango dira eta erakusmahaia izango dute
Aitor Abaroa
DonostiaMexiko Hiriko Arte Eszenikoen III. Erakusketan Euskal Herria izango da gonbidatu berezia. Erakusketa azaroaren 1ean hasi zen, eta euskal plataforma eszenikoak, datorren astelehenetik igandera bitartean, lau ikuskizun eskainiko ditu. Kukai-Tanttakak Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako dantza ikuskizuna eskainiko du, Hnuy Illa, eta Kukai-Logelak, Latidos izenekoa. Antzerkiari dagokionez, Tanttakak El florido pensil obra eramango du, eta musikan, Kepa Junkerak bere azken ikuskizunarekin parte hartuko du.
Bestalde, Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango dira eta erakusmahaia izango dute. Ekimen biek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko dute, Kultura Sailak euskal kultur eskaintza eta industrietarako merkatu berriak aurkitzeko abian jarritako politiken eskutik.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
