Entzumenari eta soinuei buruzko erakusketa eratu du Audiolabek
Erredakzioa
Donostia
Entzumenaren eta soinuen arteko loturen eta gatazken inguruko erakusketa ikusteko aukera izango da, apirilaren 14tik maiatzaren 13a arte, Donostiako Kristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean. Artelekuko Audiolab departamentuak antolatu du erakusketa; Entzungor. Soinuak eta gu du izenburua.
Soinuaren agerpen mota askoren berri ematen du erakusketak, Xabier Erkizia Audiolabeko arduradunak azaldu duenez: zarata, musika, kutsadura akustikoa, soinu oroimena... Horien arteko mugen lausotasuna uzten du agerian, besteak beste, erakusketak.
Erakusketaren barruan, Xabier Iriondok Llorenç Barber soinu artistaren inguruan egindako film dokumentala estreinatuko da, apirilaren 23an, 18:30ean.
Apirilaren 30ean, ordu berean, Gaizka Sarasola musikari eta Ertz taldeko kideak paseo-kontzertua gidatuko du Kristina Enea parkean. «Naturarekin halako hizketaldi bat izango da, ingurumenarekin elkarreraginean egindako kontzertua», azaldu du Audiolabek.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
