KULTURA;2006-05-06;LITERATURA . Harold Pinter Nobel saridunari eman dio Idazluma Aipamena saria Euskal PEN Klubak
LITERATURA
Harold Pinter Nobel saridunari eman dio Idazluma Aipamena saria Euskal PEN Klubak
ERREDAKZIOA -
DONOSTIA
Euskal PEN Klubaren Idazluma Aipamena idazluma grabatua eman zion herenegun Laura Mintegi Euskal PEN Klubeko lehendakariak Harold Pinter idazle Nobel Saridunari, Pinterren Londresko etxera joanda.
2004ko irailean Norvegian egin zen International PENen urteko batzarrean onartu zen Euskal PEN Kluba nazioarteko erakundean, Basque PEN izenez. Idazluma Aipamena iaz sortu zuen Euskal PEN Klubak, «idazleek giza eskubideen alde erakutsitako jarrerak azpimarratu eta gizarteratzeko», eta Joan Mari Torrealdairi eman zion iaz sari hori.