berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

mundua;2012-03-23;Siriako armadak Hama hiria bonbardatu du




2012-03-23


Siriako armadak Hama hiria bonbardatu du



DAMASKO. Siriako oposizioko Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, erregimenak Hama hiriari eraso zion atzo artilleriarekin eta kalibre handiko armekin. Hildakoen edo zaurituen datu zehatzik ez dute eman, baina. Talde berberak dioenez, berriz, autobus batean Turkiara ihesi zihoazen hamabi lagun hil ditu armadak. Homsen, berriz, ibilgailu publiko bati eginiko erasoan «talde terroristek» bi haur hil dituztela salatu du erregimenak.










© berria.info