berria.info

Inprimatzeko bertsioa

albistea inprimatu Inprimatu

mundua;2012-03-06;Arma biltegiko eztandan 146 lagun hil dira Kongon




2012-03-06


Arma biltegiko eztandan 146 lagun hil dira Kongon



BRAZZAVILLE. Kongoko Errepublikako hiriburuko arma biltegian sute batek leherketak eragin zituen igandean. Hainbat komunikabidetan esan zuten hildakoak 200dik gora izan zirela, baina gobernuak zifra horiek ezeztatu, eta 146 lagun hil direla jakinarazi du. 1.500 lagun inguru zauritu ziren. Nazioarteko erakundeei laguntza eskatzea aztertzen ari da gobernua.










© berria.info