Inprimatzeko bertsioa
Hizpideak
Txiza eztabaidagai
Koldo Aldabe
Aztarna ekologikorik txikiena uztea, bereziki hori eskatzen diete talde ekologistek herritarrei ingurumenaren alde hondar alea jartzeko.
Autoa etxean utzi eta oinez, bizikletan edo garraio publikoan mugitzea. Kontsumo urriko bonbillak eta etxetresna elektrikoak erabiltzea, plastikozko poltsak alboratzea -negozioa egiteko saltoki handien proposamen berritua-...
Brasilen egunotan beste proposamen bat egin dute: txiza dutxan egitea. Alegia, goizeko txiza eta dutxa batera egitea. Urtean pertsona bakoitzak 4.000 litro ur aurreztu ditzake, eta, ustea bestelakoa bada ere, adituek diote ez dela nardagarria, txizaren %95 ura baita, eta gainontzekoa, gatz mineralak, urea eta substantzia diluituak.
Aholkua telebista iragarki batek egin die brasildarrei, eta helburua lortu du: ez baitzen jendeak dutxan txiza egitea, aztarna ekologikoa gutxitzeko eztabaida ohiko elkarrizketetan txertatzea baizik.
© berria.info