Liskarrak izan dira Frantzian, Poliziak gazte bat tiroz hil ondoren
27 urteko Karim Boudouda ustez kasino batean lapurreta egin eta ihesi zihoala hil dute segurtasun indarrek
Erredakzioa.
Liskarrak egon ziren herenegun eta atzo arteko gauean Grenoblen (Frantzia), Poliziak Karim Boudouda 27 urteko gaztea hil zuelako. Liskarrak hildakoaren omenez egindako ekintza baten ondoren hasi ziren. Hainbat gaztek beisbol bateekin eta burdinazko makilekin tranbia bati eraso egin zioten. Polizia agertu zenean, 60 auto inguru erre zituzten, eta Poliziari tiro egin zioten. Poliziak tiroei erantzun zien, eta bost lagun atxilotu zituen.
Boudouda, Uriage-les Bains kasinoan ustez lapurreta egin ondoren, auto batean ihesi zihoala hil zuten, Poliziaren arabera, berak hasitako tiroketa batean. Beste lagun bat zihoan harekin, baina ez dute aurkitu. Ihesaldian utzitako autoan 20.000 eta 40.000 euro artean aurkitu dituztela esan du Poliziak.
Frantzian ez da lehenengo aldia horrelako istiluak gertatzen direna. 2005ean izan ziren mota honetako lehenengoak, Parisko bazter auzoetan. Orduz geroztik, urtero gertatu dira halakoak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
