2012-02-10
Adiskide-Olaburu aurrez aurre, gaur, Galdakaon
ESKU-HUSKA. BERRIA Txapelketako final-zortzirenetako bigarren jardunaldia jokatuko dute, gaur, Galdakaoko Adiskide eta Iurretako Olaburu taldeek; Galdakaoko pilotalekuan ariko dira, 19:00etan. Gazte eta senior mailako bikoteak ikusita, etxeko taldea da aurrera egiteko faborito nagusia. Erreka eta Amurrio neurtuko dira final-zortzirenetako beste jardunaldian, etzi, 11:00etan, Hernanin.






