Bigarren Mailako lau t'erdikoan zortzi pilotari ariko dira
Final-laurdenetako kanporaketen zozketa atzo egin zuten Bilbon, eta astebete barru hasiko da txapelketa
Erredakzioa.
BilboAstebete barru hasiko da ofizialki Bigarren Mailako Lau t'erdiko Txapelketa. Enpresa bakoitzak antolatu dituen kanporaketa dira orain arte jokatu direnak, eta final-laurdenetako txanparen berri eman zuten atzo, Bilbon. Han, BBKren egoitzan, egin zen txapelketaren aurkezpena eta zortzi onenen arteko kanporaketen zozketa. Bederatzi pilotari lehiatuko dira berez. Iaz Mikel Urrutikoetxeak jantzi zuen txapela.
Bederatzi dira, final-laurdenak hasi baino lehen kanporaketa bat jokatuko dutelako Izak eta Rico IV.ak. Kanporaketa horretako irabazlea final-laurdenetarako sailkatuko da, eta Apezetxea izango du kontrario. Beste kanporaketak honakoak dira: Merino II.a eta Mendizabal, Idoate eta Argote eta Cabrerizo II.a eta Albisu.
Argote, Mendizabal eta Apezetxea zuzenean pasatu dira final-laurdenetara. Merino II.ak Gorka kanporatuta zuen aurrera (22-10), Cabrerizo II.ak Cecilio kanporatu zuen (22-11), Idoatek, Ongai (22-12) eta Albisuk, Eskudero (22-16). Oraingoz, Abisu-Cabrerizo partida dago zehaztuta. Azaroaren 11n jokatuko da, Ataunen. Finalerdietako ligaxka azaroaren 14an hasiko da, eta finala abenduaren 4an jokatuko da, Tolosan.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
