Berria.info

Osteguna, 2013ko ekainak 20 - 10:51

Zerutik infernura, koskarik ez

Brasilek azkar sartu du gola, baina Herbehereek buelta eman diote partidari, Felipe Melok bere atean sartutako gol batek hauspotuta

Uruguaik zapuztu du Afrikaren ametsa

Luzapeneko azken minutuan penaltia alde izan du Ghanak; ez du asmatu, eta penaltietan nagusitu da Uruguai

Itzali gabeko sua

Duela lau urte Alemaniak eta Argentinak elkarren aurka jokatu zuten final-laurdenetan, eta iskanbilatsua izan zen partidaren amaiera. Oraingo jokalarien adierazpenak entzunda, ez dirudi ordukoa ahaztu dutenik.

Bi klasiko bidegurutzean

Argentinako aurrelarien joa eta Alemania gaztea aurrez aurre gaur, finalerdietara sartzeko lehian

Norberak bere bidea

Nestor Ortigoza, paraguaitar herritartasuna duen argentinarra, kaleko lehiaketa klandestinoetan trebatu zen penaltiak jaurtitzen

AULKITIK BEGIRA - Aitor Manterola

Burua

Luis Enriqueren sudurra

90eko hamarkadako futbolaren irudirik ezagunenetako bat da Tassottik aurrelari espainiarrari emandako kolpe bortitzarena. 1994ko Munduko Kopako final-laurdenetan izan zen; Italiak 2-1 irabazi zion Espainiari.

Kontuz, ikusten ez denarekin

Gaur hasiko da Tourra, 8,9 kilometroko aitzin-etaparekin; erlojupeko luze bakarra eta mendiko sei etapa gogor ditu itzuliak Pirinioetako lau etapek emango dute azken epaia, Alpeak etzan samarrak baitira

GUADALUPETIK - Juanma Garate

Futbol santua

Onenak irabaz dezala

Gaur hasiko da San Miguel liga, Bilbon, eta hamabi traineru ariko dira lehiaketa preziatua irabazteko borrokan Hemeretzi estropada jokatuko dituzte arraunlariek, gaurtik irailaren 19ra bitartean

PALKAREN BABESEAN - Mikel Olasagasti

Iritsi da!

Goraino begira jarri da

Wimbledon torneoko finalean sartu da Berdych, Djokovici irabazita; Nadalen aurka ariko da

Joxean Kerejeta: «Albiste izugarria da NBAko taldeen aurka jokatzea»

Caja Laboral Baskoniak David Logan eskolta poloniarra fitxatu du datozen hiru denboraldietarako

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia