Berria.info

Asteazkena, 2014ko apirilak 23 - 19:11

KIROLA;2010-06-22;MUNDUKO KOPA 2010. ALDEZ AURREKOAK. Maradonak zazpi aldaketa egingo ditu

Maradonak zazpi aldaketa egingo ditu

B MULTZOA. Sekulako okerrik ezean, Argentina final-zortzirenak jokatzeko sailkatuko da. Oraingoz, jokatutako bi partidak irabazi ditu Nigeria eta Hego Korearen kontra, eta gaur Greziaren aurka ariko da Polokwanen, Peter Mokaba estadioan (20:30). Sailkapena ongi bideratuta dutela jakinda, Diego Maradonak zazpi aldaketa egingo ditu hamaikakoan. Halere, Leo Messi izarra hasieratik arituko da berriro; hari ez dio atsedenik emango. «Bekatua litzateke Messi kanpoan uztea. Beti jokatu nahi du, eta izugarri gogoko ditut halako jarrerak», esan zuen atzo Maradonak. Greziak punturen bat batu beharra dauka derrigorrez, sailkatzeko aukerei eusteko.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia