Berria.info

Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 21:56

Bere onetik atera dituzte

Alba Berlinek Bilbo Basket kanporatu du, defentsan bizkaitarren ahalegin oro ito, eta erasoan tenple eta kalitate gehiago erakutsiz Alemaniarrak finalean dira, merezita, eraso jokoan erakustaldi eraginkorra eman ostean

Bartzelona gainditu du Lagun Arok, eta eskura du salbazioa

Kataluniarrak herren aritu dira Navarro gabe, eta etxekoek asko estutu dute defentsan, aurkaria 60 puntuan utziz

Valentziak aise lortu du finalerako txartela hiruko jaurtiketei esker

Hamasei saskiratu ditu, bikoak baino hiru gehiago, eta %55eko portzentajearekin; De Colo izan da onena

Fuenlabradak asko zaildu dio garaipena Baskoniari

80-86 nagusitu dira arabarrak, nahiko justu, eta Splitter izan da partidako onena: 26 puntu eta zazpi errebote

Egoera aski ezaguna da

Mestallan galdu ostean, beste behin San Mamesen irabaztera behartuta dago Athletic. Etxean, dena den, ondo ari da Sasoi honetan gaizki dabilen talde on bat izango dute aurrean zuri-gorriek: Zaragoza

Athleticek ez du titulurako kanporaketa jokatuko, irabazi egin duen arren

Zuri-gorriek 5-2 hartu dute mendean Atletico, baina Rayok ez du hutsik egin Prainsaren kontra

Zelai zaila helburua lortzeko

Osasunak maila ziurtatu nahi du bihar Ono Estadin, baina Mallorcak sasoi honetan han jokatutako 15 partidetatik 13 irabazi ditu Camachok aldaketa bakarra egingo du hamaikakoan: Flaņo ariko da Sergioren ordez

Gerta zitekeelako

Realak ez du asmatu azken metroetan, eta puntu bakarra erdietsi du Albaceteren aurka etxean

Real Unionek ezin du hutsik egin, mailari eutsi ahal izateko

Las Palmasen jokatuko du gaur, eta irabazita, beste aurkari bat murgilduko luke putzutik irteteko lehian

Ongi jokatzea ez da aski

Miarriztarrek oso ongi hasi dute partida, baina bigarren zatian ezin izan diote Racingen itzulerari eutsi

Contadorrek irabaziko du Gaztela eta Leongo Itzulia, okerrik ezean

Astanakoak erakustaldia eman du erlojupekoan, eta Antonek, hirugarren egin arren, lidergoa galdu du

Baiona jaisteko postuetatik atera da, Briveri 33-25 irabazita

Baionarrek Montauban utzi dute gibelean, eta hurrengo astean azken horien etxean salbazioa egonen da jokoan

31 eskutik

Rebellin soilik izan da gai urte berean, aste berean, Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja irabazteko. Herbehereetako klasikoan, berriz, Raas herbeheretarra ageri da gailurrean, bost garaipenekin.

Ametsaren atariko urratsa

Edurne Pasabanek 13. zortzimilakoa igo du, Annapurna; Shisha Pangman saiatuko da orain hamalauak igotzen

Pisu astunak, azken asaltoan

Partida gogor, orekatu eta ikusgarria izan da, eta Olaizolak ondo baliatu ditu Bengoetxearen bukaerako hutsak

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia