Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 05:41

kirola;2009-10-13;Irudia. Sopela (Bizkaia). ZAZPI EGUNEZ ZAIN EGON ONDOREN, HASI DIRA

Irudia.

Sopela (Bizkaia)

ZAZPI EGUNEZ ZAIN EGON ONDOREN, HASI DIRA

Zortzigarren eguna zuen atzo Billabong Pro Mundaka probak. Zortzigarren eguna, baina zazpigarrena jarraian olatuen zain. Mundakatik Sopelara joan ziren surflariak atzo goizean, eta olatu handirik ez bazen ere, lehiaketari ekiteko moduan izan ziren. Michael Campbell australiarraren aurka zeukan saioa San Segundok -irudian, bi olatuetako bat hartzen-, eta aurkariaren azken olatuak utzi zuen kanpoan. 9,70 puntu bildu zituen zarauztarrak, eta 11,77 australiarrak. Aritz Aranburuk, berriz, irabazi egin zion Dustin Barcari lehen txandan, baina arratsaldean, Mundakan, Taj Burrow gailendu zitzaion, eta txapelketatik at gelditu da .

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia