Berria.info

Asteartea, 2010ko otsailak 9 -

2009-06-16

Irujok sei partida jokatuko ditu hamar egunean oporretatik itzultzean

Aspek hiru kanporaketa antolatu nahi ditu lau t'erdiko San Fermin torneoko bere adarrean

Erredakzioa.

Donostia

Juan Martinez de Irujo oporretan da egun, eta hobe du atseden hartzea, ekain bukaera latza izango baitu. Herri guztietan nahi dute txapelduna, Asperi gehien eskatzen dioten pilotaria da, eta sei partida jokatuko ditu hamar egunean. Ostiralean itzuliko da jaialdietara, hilak 19, Urrestillan. Hilaren 21ean Arrasaten jokatuko du; 24an, San Joan egunez, Eibarren; 26an, Sopelan, eta 29an, Mungian. Partida askotan Mikel Beroiz izango du alboan, eta litekeena da sanferminetako ferian ere bikote egitea. Horiek ezker-paretako partidak dira, 27an Baionako Modernean jokatuko baitu, Xalarekin, Ibarrola eta Ozafrain binakako txapeldunen aurka. Jaialdia Seaskak antolatu du, 40. urtemuga dela eta.

Buruz buruko txapeldunak partida jokatuko du uztailaren 5ean ere, lau t'erdian, San Fermin torneoko Aspeko adarreko finalean. Egitura telebista eta Udalarekin ziurtatzeko badago ere, enpresaren asmoa hiru kanporaketa jokatzea da. Lehena Olazabalek eta Zubietak jokatuko lukete, irabazleak Beroiz izango luke zain, eta Irujo litzateke adarreko azken maila.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia