Olatu onaren bila Albisterik... Irakurrienak Bozkatuenak Irakurrienak
Txapela, gainera, espero ez zuenean etor dakioke. «Ez dut izan oso urte ona, bizkarrean mina izan dudalako. Zorionez, gutxien espero nuenean atera zaizkit ondo gauzak». Extremok, hala ere, ez du oraindik txapelarekin amets egiten. Zuhur jokatu nahi du, azken proban lehia handia izango delako. «Carolinne Sarrand frantziarrak eta biok dugu aukera gehien. Hark lehen proba irabazi zuen, Angelun, eta nik bigarrena, Pantinen (Galizia). Garaipena asteburu honetan erabakiko da, Kanaria Handikoa zirkuituko probarik garrantzitsuena baita, puntu gehien ematen dituena. Edozer gerta daiteke. Hutsak garesti ordainduko dira».Euskal surfak duen garai gozoaren beste adibide bat da Extremo. Haren ustez, «Euskal Herrian maila altua dago, Zarautzen bereziki. Europan ez dago Euskal Herria baino herrialde indartsuagorik surfean». Azken urteetan abian jarri diren surf eskolek ere lagundu dute horretan. «Guk kolpeka ikasi genuen taula gainean igotzen, baina orain, eskolekin, askoz errazagoa da. Eskolek mesede handia egin diote surfari».
Surflari irundarrak hamaika tokitan egin du surfa, leku paradisiakoak tartean: Maldiva uharteak, Indonesia... Halere, argi du etxean bezala ez dela inon aritzen surfean. «Kantauri itsasoa asko gustatzen zait, eta Lanzaroteko urak ere bai. Baina bat aukeratzekotan, Mundaka edo Hossegorreko olatuak aukeratuko nituzke».
Mundakako ezker olatuaren desagertzeaz galdetuta, serio jartzen da. «Ez da lehen aldia horrelako zerbait gertatzen dena. Ez da lehen aldia igandekoentzat hondarra sartzen dena, eta dena izorratzen dutena. Baina berdin zaie, surfa ez delako futbola. Politikariei turisten dirua bakarrik interesatzen zaie, eta kito».
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
