Berria.info

Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 20:04

2012-06-26

Hizpideak

Mehatxuak Madrildik

Iņaki Petxarroman

ipetxarroman@berria.info

Sortu legeztatu izana ez dute Espainiako Estatuaren egitura guztiek ondo hartu. Ezin bestela izan. Presoak gai hartuta egindako dokumental bati Donostiako Udalak diru laguntza bat ematea legez kanporatzea eskatzeko arrazoia izan daitekeela ohartarazi du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak. Bi mezu daude hor. Bat Konstituzionalari eta Espainiako iritzi publikoari: ETAren aurkako borrokan ez dutela amiņi bat atzera egiteko asmorik. Eta, bigarrena, ezker abertzaleari eta Euskal Herriko iritzi publikoari: legez kanporatzeen mehatxuak hor jarraitzen duela, eta kontuz ibiltzeko.

Funtsean, argi utzi nahi dute haiek zehazten dutela agenda politikoa (hauteskunde errolda konstituzionalisten alde jartzeko proposamenarekin bezala). Nabarmendu nahi dute legezkoa izateak ordain politiko bat duela, eta haien esku dagoela prezioa jartzea. Azken finean, euskal herritarrek etorkizuna erabakitzeko eskubidea trabatzea da xedea, badakitelako, ekonomikoa ez ezik, erreskate politikoa ere beharko duela Espainiak egunen batean.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia