Berria.info

Astelehena, 2014ko apirilak 21 - 02:20

2012-02-15

Hizpideak

Elkarlanaren bideak

Mikel Lizarralde

mlizarralde@berria.info

Bitxiak eta paradoxikoak dira politikaren eta politikak eragiten dituen harremanen bideak. Duela urte pare bat hesiaren beste aldean zegoena balizko kolaboratzaile bihur daiteke denborarekin eta testuinguru politikoa lagun.

Horregatik, ez luke inor harritu beharko Antonio Basagoitik EAJren «konplizitatea» lortzeko gogoa agertu izanak. ETAk jarduera armatua utzi izanak bestelako konplizitateak ere eragin ditu, eta horren lekuko hor daude lehendabizi Bilduren eta ondoren Amaiurren inguruan sortutako hauteskunde proiektuak, etorkizunean ere abertzaleen artean kolaborazio esparruak izan daitezkeela eta izango direla adierazten duten egitasmoak.

Adostasun espazio bat bilatzeko eskatzen duenean, baina, bere eremura eraman nahi ditu Basagoitik jeltzaleak. Orain dela bi urte Jaurlaritza kentzen lagundu zuenean ez bezala, gaur egungo egoera politikoa kudeatzeko beharrezkoa zaio EAJ, hesiaren beste aldean gainerako abertzaleak bat eginda ikusten dituelako.



Albisterik...

Irakurrienak

Bozkatuenak

Irakurrienak

 

 

 

 

 

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia