Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 24 - 05:13

2011-10-16

Hitz beste

Bihar

Anjel Lertxundi

Etorkizuna, ikuskizun dago, gure irudimenaren esku. Memoriak, aldiz, iragana gordetzen du. Biharko egunak iragana eta etorkizuna, irudimena eta memoria lotuko dizkigu: bihar Lokarrik bultzatutako Bake Konferentzia hasiko da, bihar hirurogeita hamabost urte dira faxistek Aitzol eta Markiegi fusilatu zituztela Hernaniko kanposantuaren aurrean, bihar hogei urte Irene Villak hanka bat galdu zuela ETAren atentatu batean.

Nork bere sentiberatasunaren araberako irakurketa egingo dio egunaren zoriak hala lotu duenari.

Jose Saramagok Elkarrirentzat —gaurko Lokarriren aitapontekoarentzat— idatzitakoa berritu dit memoriak: «Bakearen borondatea gerraren aldeko borondatea baino sendoagoa bihurtzea da kontua. Bakearen aldeko borroka orokorrean parte hartzea da auzia: Gizadiaren bizitza da babesten ari garena, gaur dugun Gizadia eta bihar izango duguna, zeina agian galdu egingo baitugu gaurtik bertatik defendatzen ez badugu».



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia